Entradas

EMOZIOAK

Imagen
EMOZIOAK LANTZEN Data: 2023/02/20   Emozioak lantzen ari gara eta gauza ezberdinak egin ditugu.  1. Emozioen txokoa sortu genuen. Emozio bakoitzari pictograma bat jarri diogu, guk hobeto ulertzeko. Piktogramekin errazago komunikatzen eta ulertzen baitugu. Irudian agertzen diren piktoak aukeratu genituen. Alaitasuna, tristura, haserrea, lasaitasuna eta beldurra aukeratu genituen.  Alaitasuna Tristura Beldurra Lasaitasuna Haserrea 2.  Potetxoak jarri genituen kolore ezberdinekin, kolore bakoitza emozio bat da eta egunero kolore hoietako bolatxoak sartzen ditugu potean.  3. Koloretako munstroa liburua ekarri zuen ikasle batek eta irakurri egin genuen, gainera, liburua entzuteko aukera izan dugu.  4. Koloretako munstroa liburua irakurri dugu guztion artean. Ondoren, goiko piktoak potetxoetan jarri gneituen emozio bakoitza hobeto identifikatzeko.  5. Emozioak arrautzetan margotu genituen errotulagailuekin, ondoren arrautzak sukaldaritzan erabili genituen.  6. Inside out pelikula ikusi

ESPERIMENTUAK

Imagen
  ESPERIMENTUAK Atal honetan , astero egiten ditugun esperimentuak jasoko ditugu bilduma bat egiteko. Gainera , Esperimentuaren deskribapena eta ateratzen ditugun argazkiak gehituko ditugu. Azkenik , espero dugu gustoko izatea. Data: 2023/03/03 ARGAZKI TAILERRA:  Argazki tailerra egin genuen institutoko irakasle batekin, oso ondo pasatu geneuen. Argazki ezberdinak atera genituen gela barruan argitxoekin eta baita gela kanpoan ere. 

ASTEKO EGUNAK LANTZEN

Imagen
  ASTEKO EGUNAK  Atal honetan, asteko egunak ikasteko erabiliko ditugun baliabideak txertatuko ditugu.  Abesti honen bitartez ikasi ditugu asteko egunak:  Kahoot bat sortu dugu, hauek errepasatzeko:  https://create.kahoot.it/share/asteko-egunak/e226e1cb-875d-46f6-82e8-5ca66e9204f1

SUKALDARITZA TAILERRA

Imagen
Sukaldaritza tailerra egiten dugu astero, errezetak hemen idatziko ditugu, gure familiek ere ikus dezaten, errezeta eta irudiak gehituko dizkiogu.   Sukaldaritzako hiztegia sortu dugu, ondoren tailerra ondo egiteko tresnak ondo ezagutu behar ditugulako. Ikasle batzuk irakurtzen ez dakitenez arasaac-eko  piktogramen laguntza erabiliko dugu hauek identifikatzeko. Hiztegi hau kurtsoan zehar osatzen joango gara.  SUKALDARITZA HIZTEGIA - Labana - Sardexka - Koilara -Taula -Mantela -Platera -Zartagina -Edalontzia Hauek errepasatzeko, kahoot bat egingo dugu. Data: 2023/03/13 COUS COUSA BARAZKIEKIN Aste honetan, cous cousa egin dugu barazkiekin, horretarako erabili ditugu: - OSAGAIAK : Cous cousa, piperrak, tomateak, kalabazina, tipula, olioa, gatza, ozpina - TRESNAK : Lapikoa, labana, taula, zartagina, koilara, platerak. - PAUSUAK (Idatziz eta irudien bitartez). Cous cousa urarekin irakiten jarri. Piperrak, kalabazina, tomatea eta tipula moztu.  Piperrak, kalabazina, tomatea eta tipula zarta